XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Jesukristok azken epaiataz mintzatzean saria edo zigorra emoteko geideaz zelan bete dogun eukiko dau gogoan.

Zatoze, ene Aitak onetsiok; euki egizue munduaren asieratik gerturik dagokizuen jaurerria; gose nintzan ba ta jaten emon zeusten, egarri ta edaten.

Gose ta egarri izan nintzan zuen geidean.

Pozgarria ziñez Jesukristoren izketa au geideari egin dautsaguna Berak sarituko dausku-ta.

Bildurgarria orobat geideari on egiten alegindu ez danari esango dautsona; ondapen-epaia entzungo dabe onek.

Zergaitik? Ona: Ziñez diñotzuet areitako norbaiti orrela uts egiten zeuntsen bakoitzean Neroni egiten zeusten.

Ta oneik betiko oñazetara joango dira; zindoak ostera betiko bizitzara.

Ez dagigun ba uste geidea maite ez-da Jaungoikoa maite dogula; Juan goizpargille deunak diño: Jaungoikoa maite dot esanda iñork dakusan anaia maite ezpa'dau guzurra diño.

Zelan maite leike ikusten ez daun Jaungoikoa ikusten daun anaia maite ezpa'dau?.

Beragandik dogu agindu au: Jaungoikoa maite dauanak bere anaia be maite bei. (Juan, lenengo idazkia,).

Agindu berezia.

Jesukristok bere agindua deitzen dau geide maitasuna; onela osotu eban goimaitasuna: besteak maite izan, ez geure buruak lez bakarrik, Berak maite gaituan lez, Berak maite dituan lez baiño.

Bere agindua dala diño atsegingarrien jakola agertu nairik; betetzen dabenak bereak izango dira: Onetan ezagutuko dabe niren ikasleak zarela.

Jesukristok ikurratz eta arpegi barria ipiñi dautsoz agindu oneri; lendik be andia zan baiña lurreko: orain berearen antzeko egin dau: Berak gure gogoak maite dituan lez maite geidea.

Ez doguz ipiñi bear begiak gerok geure buruari dautsagun maitasunean geure geideari antzeko maitasuna izateko; gorago, Kristoren Biotzeraño jaso bear dogu begirakuna, ta Berak gizonai dautsen maitasun amaigea ikusi geure geideaz doguzan artu-emonetan agertzen alegindu gaitezan.

Gure geide-maitasuna Jesusek gizonai dautsen maitasunaren dirdira ta jarraipen danean bakarrik izango da osoa.

Guztiai emon eta luzatu bear dautsegu eskua; maite ez gaitunari be bai; Jesusek maite dauan lez eta Jesusek oso-osoan maite dau, adiskide edo etsai dan ikusteke; guztien alde emon eban bere bizitza; guztien alde ilten da egunero aldaretan eta guztien alde geratu da egiz eta bizirik Eukaristian bere aragia janaritzat emoteko.

Ze aitzaki ipiñi geideari maitasun gitxi ba'dautsagu?.

Bai ezbardintasuna gure geide-maitasuna Jesusenaz neurtu nai ba'dogu.